XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sistema tiraniko baten borondatezko biktima dela esango lukete, sistema honen asmoa gehiengo elebakarraren botere soziala irauneraztea delarik.

Ideiak lantzen

1. Atal honen iruzkinetan, bi jarrera aipatu ditut hizkuntza baten hiztun elebakarren arauekiko konformitateari dagokionez.

Zein jarrerarekin zaude ados, eta biak elkartuko al zenituzke?

2. Inoiz ohartzen al zara besteen ahoskeraren xehetasunez?

Zein neurritaraino egiten duzu batzutan zeure ahoskeraren monitoretza?

6.3.3 Azentu arrotzaren esanahi soziala

Konformatzeari uko egitearen ondorioak

Ikaslearen balio eta fideltasunen eragina

Izan al duzu esperientziarik zure azentua zein neurritaraino den zuzena erakutsi dizuna? galdetu nion.

Bai, noski, izan dut denbora guztian jatorrizko hiztuntzat hartua izatearen esperientzia!

Badu grazia, ez baitut Ekialde Hurbilekoen itxurarik, baina gertatu zait dena den.

Duela egun batzuk, libaniar batzuek sauditzat hartu ninduten.

Eta hau nahikoa bitxia da, ez baitut inolaz ere saudiarren antzik.

Orain, hebraieraz... hebraierazko klaseetan denbora gutxi egon zara, beraz ez dut uste hizkuntza horretako jatorrizko hiztunek bezala hitzegingo duzunik.

Interesgarria da hori, erantzun zuen Frieda-k.

Hebraieraz, Europako juduen azentu askenazia daukagu, eta ekialdeko juduen azentu sefardia.

Nik, hala nahita, azentu sefardia erabili dut, gustatzen zaidalako.

Eta ziur irakaslea askenazia zela!

Frieda-k barre egin zuen.

Noski! Eta esan zidan, oso azentu sefardi ona daukazu, baina klase honetan ez dugu horrelakorik nahi!

Gatazka txiki bat, beraz, hasieratik ohartarazi nuen.

Bai, eta gatazka ideologikoa zen!

Arrazoi ideologikoengatik hautatu nuen azentu sefardia.

Azken finean, Israel Ekialde Hurbileko herrialdea da, beraz, zergatik ez Ekialde Hurbilekoek bezala hitzegin?